Eusko Legebiltzarrak ez du geldialdirik egingo 29an
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak ez du geldialdirik egingo martxoaren 29an. Greba orokorreko egunean saioa ordubetez eteteko eskaera egin zuen PSE-EEk, baina EAJren eta PPren kontrako botoekin, Legebiltzarrak atzera bota du proposamena. Nafarroako Parlamentuak ere greba ez babestea erabaki du, Bilduren proposamena atzera botata.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu