Euskontrol enpresan 30 postu galdu dira aurten
ZORNOTZA. Urte hasieran ehun langile zituen Zornotzako Euskontrolek. Jada 70era murriztu da kopurua, kaleratzeengatik eta obra kontratuen amaieragatik. LABen arabera, azken kaleratzeak abenduaren 14an izan ziren: sei pertsona bidali zituen enpresak. «Aurrez ez zieten ezer jakinarazi; egunean bertan, 20 eguneko ordainarekin, enpresara gehiago ez itzultzeko kaleratze gutuna eman zieten». Aparteko orduak sartzen ari dira enpresan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu