Lan gatazka

Euskotreneko enpresa batzordeak elkarretaratzea egingo du bihar

Euskotreneko langile batzordeak bihar eguerdian elkarretaratzea egingo du Bilbon, Atxurin, enpresaren egoitza nagusiaren atarian. Ekintza horren bidez "negoziatzeko" eskubidea aldarrikatu nahi dute. CCOO eta UGT sindikatuek ez dute mobilizazioan parte hartuko.

2004ko abuztuaren 9a
16:11
Entzun
Euskotreneko enpresa batzordeko iturriek agertu dutenez, lan hitzarmenaren negoziazioa eten egin zen joan den uztailean, eta, hori dela eta, lanuztea antolatu zuten atzotik hilaren 22 arte.

Azkenean, ordea, greba deialdia murriztea eta aste honetan Bizkaian normal jardutea erabaki zuten. Enpresak, ordea, ez du aintzat hartu grebaren murrizketa, eta, ondorioz, Bizkaian ere gutxieneko zerbitzuekin dabiltza. Langileak, berriz, zerbitzurik ez egon arren beren lanpostuetan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.