Euzkitze eta Sarasua

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Intermitenteen gisako bertsolari bihurtu dira Jon Sarasua eta Xabier Euzkitze; tarteka baino pizten ez direla, jendaurrean bederen. Burtsa ere, orain argi orain ilun dabil: Fitch rating etxeak Portugalen kaudimen kalifikazioa txartu du, AA- mailara, eta, hurrena Espainia izango ote den beldurrak, akzio salmentak eragiten ditu gurean; 11.000 puntuen langa urrundu zaio Ibex-35 (-%1,18) indizeari, egunean zehar %2ko potoa egin ostean. Eskerrak azken puntuan pitin bat indartu zen. Banku errima duten Santander etaSabadell %2na pasa jaitsi ziren, eta BBVAk ere %1,35 galdu zuen. AEBetako merkataritza eta etxebizitza berrien salmentak ere ez ziren uste bezain onak izan. 2.305 milioiren salerosketa oparoan, Futboleko Munduko Kopa Espainian emango duen Telecinco (+%2,75) nabarmendu zen, eta teleikusle BECtekada eragingo dio, noski. Euroa 2009ko maiatzetik izan duen maila apalenean da dolarrarekiko. Zalantzak direnean, txapelduna nagusi.



Garoñako zentral nuklearraren aurka auzibidera jo dute Iberdrola (-%1,29) eta Endesak (-%1,17); Galiziako Xuntak ere beste horrenbeste egingo du aurrezki kutxen berregituratzea lagundu behar lukeen FROB funtsaren bueltan. Legelariak nagusi.



Gas Natural (-%1,61) zorra berregituratzen ari den enpresen taldean sartu da, 4.000 milioiren mailegua 18 bankurekin birnegoziatu ostean. Fenosaren erosteko zorpetu zen Katalunian egoitza duen enpresa. Sabadell bankua 300 bulego saltzekotan dabil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.