Ekonomia

Evo Moralesek Red Electrica Españolaren filial baten akzioak nazionalizatu ditu

"Iritzi publikoak jakin dezan, enpresa hori lehen gurea zen, eta gurea zena nazionalizatzen ari gara", adierazi du Boliviako presidenteak. Red Electrica Internacionalek TDE enpresaren %99,94 zuen akzioetan.

2012ko maiatzaren 1a
19:19
Entzun

Boliviako presidente Evo Moralesek gaur jakinarazi duenez, Red Electrica Internacional enpresak Transportadora de Electricidad (TDE) etxean dituen akzioak nazionalizatu ditu, dekretu bidez. Red Electrica Españolaren filiala da Internacional, eta 2002an TDEren %99,94 erosi zuen.

Moralesek jakinarazi duenez, armadari TDEren instalakuntzak hartzeko agindu dio. Argudiatu du Boliviako presidenteak langileen eta Boliviako herriaren aitorpena dela erabakia. Nazionalizatutako akzioak Boliviako Elektrizitate Enpresa Nazionalaren esku geratuko dira (ENDE).

 

Gaineratu du Moralesek Boliviako enpresa estrategikoen kontrola berreskuratzeko bidean hartutako erabakia dela. "Iritzi publikoak jakin dezan, enpresa hori lehen gurea zen, eta gurea zena nazionalizatzen ari gara", adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.