Ekonomia

Expal enpresak Arabako lantegia itxiko du; hango 82 langileri Burgos eta Extremadurako lantegietara joatea eskainiko diete

Expal lehergaien enpresak Araban duen lantegia itxiko duela iragarri du. Uztailaren amaieran itxiko dute Iruña Okan dagoen lantegia, eta hango 82 langileri, enpresak Extremaduran eta Burgosen dituen lantegietara joateko proposamena egingo diete. Zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak bilera egingo dute asteartean, hara joan nahi ez duten langileen egoeraz hitzegiteko.

2004ko apirilaren 17a
12:39
Entzun
Enpresako adierazi duenez, lantegia oso gaizki zihoan, eta merkatuaren garapenak enpresa ixtea eskatzen zuen. Azken 20 urtetan 300 langiletik 82ra pasa ziren, eta denbora horretan diru laguntzak eskatu eta soldatak jaitxi behar izan dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.