«Ezertarako balio ez duten planak» baztertu ditu Martin Garitanok

Krisiaren kontrako planek oinarrian «agortutako eredua» dutela esan dio Markel Olanori

xabier martin
Donostia
2012ko irailaren 20a
00:00
Entzun
«Azpiegitura handiak eta diru publikoa baldintza eta kontrolik gabe esku pribatuetan uztea» ez da krisiari eman behar zaion erantzuna, Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiaren ustez. Horretan aritzea «agortutako ereduan» berriro saiatzea da, haren arabera; krisiaren aurkako plan hoberena «eredua aldatzea» da. Halaxe esan zion atzo Markel Olano Foru Aldundiko EAJren bozeramaileari. Krisiaren aurkako plan jakinen inguruan galdetu zion Olanok diputatu nagusiari Batzar Nagusietako osoko bilkuran; «ezertarako balio ez duten planak» alde batera utzi eta «egunero» lan egin behar dela erantzun zion.

«Bilduk kinka larrian utzi du Gipuzkoa», Markel Olanoren hitzetan, krisiaren aurkako plan jakin bat ez aurkezteagatik. EAJko Batzar Nagusietako bozeramaileak Bildu «inprobisazioan» ari dela esan zuen.

Aberats handien zergak

Bestalde, Gipuzkoako Diputazioak aberats handiei zergak handitzeko bere proposamena ezagutaraziko du gaur. Halaxe iragarri zuen atzo diputatu nagusiak; ez zuen xehetasunik eman, ordea. Nolanahi ere, proposamen hori indarrean jartzeko beste alderdien laguntza beharko du Bilduk, Batzar Nagusiek onartu beharko baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.