Ezinduentzako laguntzak ez murrizteko eskaera Iruñean

2012ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Hiru mila lagun inguruk parte hartu zuten atzo Cormin elkarteak Iruñean antolatutako manifestazioan. Nafarroako Elbarrituen Ordezkarien Batzordea da Cormin. Hamazazpi elkarte eta federazio bat biltzen ditu, 45.000 elbarri guztira. Gizarte politikei eusteko eta murrizketarik ez egiteko eskatu zioten Nafarroako Gobernuari. Lehen elbarriek hainbat laguntza jaso zitzaketen aldi berean: eguneko zentrora joatea eta etxean laguntza jasotzea, edo etxean zaintzeagatik laguntza jasotzea. Nafarroako Gobernuak orain erabaki du bateraezinak direla. Etxeko laguntzen diru kopurua ere gutxitu egin du. Erabakiak 378 familiari eragin die. Horietatik ehun familiak helegitea aurkeztu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.