Ezker abertzaleak, Aralarrek, Alternatibak eta EAk bat egin dute grebarekin
ELAk, LABek eta EILASek antolatutako lanuzteak hainbat alderdi politikoren babesa ere jaso du. Gaurko grebarekin bat egingo dutela iragarri dute, esaterako, ezker abertzaleko, Aralarreko, Alternatibako eta EAko hautetsiek. «Sektore publikoaren erreformara bideratutako neurriak zein baino zein murriztaileagoak dira, eta kalte nabaria dakarte zerbitzu publikoen garapenerako. Ondorioak oso larriak izan daitezke», azaldu dute. Alderdi horiek berberek manifestazioa antolatu dute larunbaterako Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketa neurriak salatuko dituzte, eta bestelako eredu ekonomiko eta sozial bat eskatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu