Ekonomia

Ezker abertzaleak ez dizkio ateak erabat itxi kutxen bat-egitea babesteari

"Printzipioz" aurka egon arren, iritziz aldatzeko informazioa lehen eskutik jasotzea eskatu du Xabier Mikel Errekondok, Usurbilgo alkate eta Gipuzkoako aurrezki kutxako batzarkideak.

Iker Aranburu.
2011ko martxoaren 31
19:46
Entzun

"Printzipioz" BBK, Kutxa eta Vital Kutxa prestatzen ari diren fusio hotzaren aurka egon arren, ezker abertzaleak Kutxako Batzarrean dituen ordezkariek ez dute iritziz aldatzeko aukera erabat baztertu. Hori gertatu ahal izateko, lehenik, Kutxako arduradunen aldetik informazioa jasotzea eskatu dute, orain arte dakiten guztia hedabideen aldetik jakin dutelako.

"Ez gaude bat-egitearen aurka, baina ez dugu Kutxa banku bihurtzea nahi", azaldu du Xabier Mikel Errekondok, Usurbilgo alkate eta Gipuzkoako aurrezki kutxako batzarkideak. Informazio eskasiagatik "analisi sakonak egiteko modurik gabe" daudenez, ezker abertzaleko ordezkariek ez dute uste fusio hotzak kutxak banku bihurtzea eragotziko duenik.

Kutxako kudeaketarekin hainbat desadostasun azaldu dituzte ezker abertzaleko batzarkideek. Batetik, eskatu diote gizarte ekintzan iaz bezainbeste diru jartzeko, aurreikusi duen baino ia bost milioi gehiago. Bestetik, Onkologikoaren salmenta ikertzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailari, irregulartasunak izan daitezkeelakoan.  

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.