ekonomia

Ezkutuko enplegua EAEko barne produktu gordinaren %7 da

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan urtero horrela 4.581 milioi euroko iruzurra egoten da, Espainiako Ogasun Ministerioak dioenez.

Berria.info
2011ko apirilaren 27a
20:46
Entzun

Espainiako Gobernuko Ogasun Ministerioaren arabera, EAEko ezkutuko enplegua erkidegoko barne produktu gordinaren %7 da, eta, ondorioz, urtero horrela 4.581 milioi euroko iruzurra egoten da.

Ministerioaren txostenak dio modu horretako iruzurrik handiena Bizkaian dagoela: 2.331 milioi eurokoa. Gipuzkoan 1.526 milioikoa dago, eta Araban 723 milioikoa.

EAEn ezkutuko enplegua Europako herrialderik garatueneko batez bestekoetan ibiliko balitz, urtero zergetan 816 milioi euro gehiago bilduko lirateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.