Fagor Etxetresnak euskal kooperatibak gaur emandako datuen arabera, joan den urtean 121.000 euro irabazi zituen. 2007ko irabazien aldean %99,09 gutxiago da hori, duela bi urte 13,4 milioi euroko etekinak eduki zituelako.
Kooperatibak azpimarratu du "krisia globala eta arlokakoa izan arren, emaitza positiboa" dela. 1.603 milioi euroko fakturazioa izan zuen iaz -2007an, berriz, 1.753 miloikoak-. "Emaitza hauek Fagor Etxetresnak indartu egiten dute Europan", adierazi du.
Iaz 130 herrialdetan saldu zituen bere tresnak eta fakturazioan kanpoko salmentak %68 suposatu zuen.
EkoNOMIA
Fagor Etxetresnak %99 gutxiago irabazi zuen iaz
121.000 euroko etekina eduki zuen eta 2007an 13,4 milioi eurokoa. Haren ustez, "krisia globala eta arlokakoa izan arren, emaitza positiboa da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu