Fagor Etxetresnak kooperatibak Azpeitia eta Bilboko bi filialentzat hartzekodunen konkurtsoa eskatu du, Grumal eta Proiek ingeniaritza elkartearentzat. Bi eskaera horiekin Fagor Etxetresnek hartzekodunen konkurtsoen eskaera guztiak egin dituzte bere lantegi nagusiarentzat, eta baita bere filial guztientzat ere. Oraingoz, Donostiako Merkataritza Arloko epaitegiak Fagor Etxetresnak, Fagor Mastercook eta Fagor Ireland lantegien konkurtsoak aztertzea onartu du, eta Edesaren eskaerari buruz oraindik ez du ezer adierazi.
Grumalek sukaldeko altzairuak egiten ditu 1979tik, eta 148 langile dauzka. 2005ean egin zen Fagor bere jabe, Mongragonek AEBetako multunazional Masco Corporationekin hitzarmena egin ondoren. Ordura arte Grumalek 225 langile zituen.
Proiek, berriz, eraikinetako aurrealdeei erantzuna ematen dien ingenieritza lantegia da. 2006an sortu zuten, eta hogei bat langile ditu.