Hartzekodunen konkurtsora sartu zenenan, 1.236 langile zituzten Fagor Etxetresnek. Javier Goienetxea Erkide kooperatiba elkarteko presidenteak nabarmendu du sei hilabete soilik pasatu badira ere hamar langiletik seiri "konponbidea" topatu zaiela.
Maiatzeko datuen arabera, 980 lagun hasi dira beste kooperatiba batzuetan. Horietatik 800 inguruk behin-behineko postua dute. Beste 255 lagunentzat "bestelako konponbideak" aurkitu dira, erretiroa hartu dute, baimenarekin daude edo enpresa utzi dute kalte-ordainarekin.
Maiz kexatu izan dira Edesako beharginak lanpostu bat lortzeko izaten ari diren aukera faltagatik. Goinetxearen arabera, ordea, haiek ere hartu dira kontuan; Eroskin hasi dira gehienak.
Erkideko presidentearen hitzetan, hilabetez hilabete datuak positiboagoak dira. "Mondragonen ideia da hiruzpalau urtean enplegu gordina sortzen hastea".