Ekonomia

Familien batez besteko gastua %15,5 jaitsi da Nafarroan 2008. urtetik

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %5,4 apaldu da. 2012tik 2013ra ere jaitsi da: %3,2 Nafarroan eta %1,3 beste lurraldeetan.

Iker Aranburu.
2014ko ekainaren 16a
13:21
Entzun

Familia etxeen batez beste gastuak 2008an jo zuen goia, eta orduz gero etenik gabe ari da behera egiten. INEk eta Eustatek gaur goizean zabaldutako datuen arabera, joan den urtean 32.720 euro gastatu zituzten batez beste Araba, Bizkai eta Arabako familiek. 2006an baino kopuru txikiagoa da, orduan 33.120 euro gastatu zituztelako. Familiako gastua  2008an iritsi zen bere maila gorenera, 34.613 euroraino. Orduz gero, %5,4 apaldu da. 

Jaitsiera askoz handiagoa da Nafarroan, lurralde horretan gehiago igo zelako (36.340 euro 2008an), eta gehiago amildu delako (30.675 2013an). Jaitsiera, hortaz, %15,5ekoa da.

Pertsonako gastua urteko 13.000 eurotik gorakoa da Hego Euskal Herrian. 

Eustatek zabaldutako datu xehatuagoen arabera, 2006az geroztik gehien handitu den gastua etxebizitzari dagokiona da, %26 hain zuzen ere. Familia baten gastu osoaren herena dagokio atal horri (11.542 euro iaz), eta hipotekak, ura, argindarra, gasa eta beste erregaiei dagokie.

Bigarren gastu nagusia elikagaiena eta edari alkoholgabeena da (4,636 euro), eta nahiko egonkor dago azken urteotan: 2,1 hazi zen iaz, baino %0,6 txikitu da 2006az geroztik.

Betiere Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 2006az geroztik gehien jaitsi diren gastuak garraioak (-%31,7), aisia eta kultura (-26,4) eta altzariak eta etxeetarako ekipamenduak dira (-%17,5) dira. Gehien igo direnak, berriz, irakaskuntzari lotutakoak (%26), edari alkoholdunak (%15,3) eta komunikazioak dira (%13). 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.