845.479
Familien zorra.
Espainiako familien zorra 845.479 milioi eurokoa izan da abuztuan, iaz baino %3,8 gutxiago. 2007ko uztailetik diru kopuru txikiena da, Espainiako Bankuak jakinarazi duenez. Kopuru osoaren zatirik handiena, %77, etxebizitza erosteko maileguei dagokie, 649.856 milioi euro. Azken urtean etxebizitza erosteko maileguek %3,2 egin dute behera. Beste helburu batzuekin eskatzen diren maileguak, berriz, iaz baino %5 gutxiago dira, denetara 192.813 milioi euro. Enpresei dagokienez, 1,208 bilioi euroko zorra dute abuztuko datuei begira. Aurreko urtean 1.262 bilioikoa zen. 2007ko azarotik ez da egon hain maila txikian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu