FCCko langileen %98 greba mugagabean dira
BEDIA. FCC Ekonor-Alfuseko langileak greba mugagabean dira astelehenaz geroztik, zuzendaritzak 13 lankide kaleratu dituela salatzeko. Atzo, Bediako alkatearekin bildu ziren, eta, babesa adierazteaz gain, zuzendaritzaren hitz egiteko konpromisoa hartu zuen alkateak. ELA eta LAB sindikatuen esanetan, langileen %98 daude greban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu