Administrazio kontseiluan, hau da, enpresaren gobernu organo nagusian, Basagoiti, Corres eta Cosgraverekin batera izango dira Alberto Garcia Erauzkin presidentea, Richard Alden presidenteordea, eta Alicia Vivanco, Javier Bañon eta John Mowinckel aholkulariak.
Fernando Ojeda Enpresa Zientzietan tituluduna da, eta Bartzelonako Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako Goi Eskolako Enpresa Administrazioko masterra eta New Orleanseko Southwestern Universityko Nazioarteko Enpresa Kudeaketako masterra ditu.
Besteak beste, Espainian, Portugalen, Italian eta Brasilen egin du lan. Bere ibilbide profesionalean, hainbat ardura izan ditu; adibidez, ONO taldeko zuzendari nagusia, Dhalia Televisión-eko aholkulari nagusia eta Universal Pictures-eko zuzendari nagusia izan da —zeregin horretan aritu da orain arte—.
Administrazio kontseilua osatu ondoren, amaituta da Euskaltelen administrazio eta gobernu organoen berregituraketa.