Greba

Feu Verteko Bizkaiko langileek greba mugagabean jarraituko dute

Sestao, Ballonti eta Basauriko zentroetako 30 langileek mobilizazioak iragarri dituzte uztailerako, "baldintza duinak" aldarrikatzeko.

2013ko uztailaren 3a
16:27
Entzun

Feu Vertek Sestaon, Ballontin eta Basaurin dituen zentroetako 30 langileek jakitera eman dute mugagabeko greban jarraituko dutela "baldintza duinen" alde. Gainera, mobilizazio gehiago egitea aurreikusi dute hilabete honetarako, hala nola oinezko martxak eta auto ilarak. 

ELAk Barakaldon duen egoitzan aurkeztu dituzte gaur protesta ekintzak. Bertan zehaztu dutenez, langileek aldarrikapenerako martxa bati ekingo diote, eta Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetatik ibiliko dira.

Gainera, jarraipena emango diote orain dela 136 egun hasitako grebari, "lan baldintza duinak" eskatzeko. Izan ere, ELAko ordezkari Xabier Barrondok azaldu duenez, eskubide horiek "kolpe batez" kendu zizkieten Feu Vertek 2006an aurrera eraman zuen hitzarmen aldaketarekin, "estatuko sindikatuekin elkar adituta".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.