Fiat taldeak 848 milioi euro galdu ditu
ERROMA. Fiat taldeak 1.721 milioi euroko irabaziak izan zituen 2008an; iaz, aldiz, 848 milioi euroko galerak. Italiako taldeak nabarmendu du iazko bigarren erdialdean moteldu egin zela eskaeraren jaitsiera, eta aurten diru sarrerak %3-6 haztea espero du. Taldeak 4.418 milioi euroko zor garbia du, 2008an baino 1.531 gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu