Fiatek 5.000 langile etxera bidaliko ditu bi asterako
ERROMA. Fiatek 50.000 langile inguru bidali ditu etxera zenbait asterako azken hilabeteetan. Atzo jakinarazi zuen 5.000 langile bi asterako kaleratuko dituela martxoaren 2tik 13ra. Langile horietatik gehienak Mirafioriko lantegikoak dira, Turinen. Intesa Sanpaolo bankuak 3.000 milioi euroko mailegua emango dio auto ekoizleari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu