Fiatek eta Chryslerrek akordioa itxi dute
ERROMA. Chrysler zulotik ateratzeko bidaia amaitu da. Atzo goizaldean AEBetako Auzitegi Nagusiak Chrysler zaharraren aktiboen erosketek zeukaten blokeoa altxatu zuen, eta horren ostean behin betiko akordioa sinatu zuten Fiatek eta Chryslerrek. Akzioen %20aren jabe izango da Fiat, baina %35 izatera ere irits daiteke. AEBetako eta Kanadako Gobernuek ere izango dute parte-hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu