François Fillon Frantziako lehen ministroa Standars & Poor's kalifikazio agentziaren atzoko erabakia espero zitekeela esan du gaur goizean, eta neurrian hartzeko eskatu du, "dramatizatu gabe eta gutxietsi gabe". Fillonek esan du Frantziak orain arte hartu dituen neurriak "nahikoak" direla une honetan, baina egoera hobeto ikusten dutenean "behar izanez gero" murrizketa gehiago egingo dituztela iragarri du.
Murrizketa horiek "erabaki gogorrak" izango liratekeela gaineratu du, eta besteak beste aipatu du lan kostuaren merketzea. "Kalifikazio agentziek ez dituzte gure politikak erabakiko, ezta gure agenda ere", esan du, hala ere.