desjabetzeak

Finantza erakundeek "desjabetzeen drama saihesteko" duten borondatea nabarmendu du Jaurlaritzak

Lanik gabe daudenentzat edo kreditua ordaintzeko arazoak dituztenentzat hipoteka berriz negoziatzeko formulak bilatzea du helburua Eusko Jaurlaritzak garatu nahi duen planak.

2012ko otsailaren 10a
16:05
Entzun

Eusko Jaurlaritzak esan du borondatea ikusten duela finantza erakundeetan "desjabetzeen drama saihesteko". Jaurlaritza 14 erakunderekin bildu da gaur, desjabetzeen inguruan prestatzen ari den plana aurkezteko.

Helburu nagusia da lanik gabe daudenentzat edo kreditua ordaintzeko arazoak dituztenentzat hipoteka berriz negoziatzeko formulak bilatzea.

Gobernuaren eta erakundeen arteko elkarlanaren berri "datozen egunetan" emango dute. Jaurlaritzak, gainera, zailtasun ekonomikoak dituzten familiak aholkatzeko zerbitzu bat jarri nahi du martxan.

Bileran egon diren erakundeen artean daude Kutxabank, Euskadiko Kutxa, Iparkutxa, Nafarroako Rural Kutxa, BBVA, Bankoa, CAN, Banca, Banesto, Sabadell, Banco Pastor, Banco Popular, Ibercaja, Nova Galicia, Bankia eta Caixabank. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.