Ekonomia

Fiskalitateari buruzko akordioa, airean

Uztailerako prest egotea beharrezko ikusten du Andoni Ortuzarrek, baina Idoia Mendiak zail ikusten du abuztua baino lehen ezer ixteko aukerarik izatea.

2013ko uztailaren 8a
18:27
Entzun

EAJko lehendakari Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, "desiragarria eta ia nahitaezkoa" da fiskalitateari buruzko akordioa uztailean lortzea PSErekin, 2014ko urtarrilaren 1ean indarrean jar dadin. Onda Vasca irratiari egindako adierapenetan baieztatu duenez, "aurrerapauso handiak" izan dira PSErekin izandako azken bileretan: "PSEko bozeramaile Idoia Mendiak akordioa uztailean lortu daitekeela uste badu, esan nahi du ontzat eta gertukotzat dutela jeltzaleen jarrera". Horrez gain, Araban eta Gipuzkoan agintzen dutenek, PPk eta EH Bilduk, hurrenez hurren, akordioarekin bat egitea "ona" litzatekeela, "baina koalizio independentistak ez du gainontzeko alderdiekin argazkian atera nahi".

Mendiak, baina, uztailean akordioa adostuko dutela "gehiegi esatea" dela iruditzen zaio: zail ikusten du abuztua baino lehen akordiorik ixtea, Mendiak ere EAJrekin izandako bileretan "aurrerapausoak" izan direla baieztatzen badu ere. Izan ere, Mendiaren ustez, alde bien jarrerak gerturatu badira ere, oraindik "gai garrantzitsuenak" oraindik ixteko daude. Mendiaren arabera, oraindik ez dute zehaztu Eusko Legebiltzarrak arlo fiskalean izan behar duen papera, ez eta zein izan beharko lukeen ogasunek iruzur fiskalari aurre egiteko jarraitu beharko luketen formula edo zerga desberdinen aldaketa konkretuen inguruan ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.