Fontellasko garraiolaria hil izana salatu dute
IRUÑEA. Garraiolariek izaten dituzten lan istripu asko eragotz daitezkeela diote Hiru, ELA, LAB, EHNE eta EILAS sindikatuek. Horretarako, borondate politikoa «besterik» ez dela behar diote. Fontellasko (Nafarroa) garraiolari batek herenegun Fiteron izandako istripuaren karietara egin dute salaketa. Garraiolaria hil zen, eta bikotekidea, larri zauritu. CGT sindikatuak kontzentrazioa egin zuen atzo istripua salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu