Ekonomia

'Forbes'-en aberatsenen zerrendan 1.011tik 89 baino ez dira emakumezkoak

Mila milioi dolar baino gehiago dituztenen zerrenda argitaratzen du urtero aldizkari estatubatuarrak. Aurten, Carlos Slim enpresaburu mexikarra ageri da guztien buru, Bill Gatesi aurrea hartuz. Zerrendako kideen kopurua handitu egin da iaztik, eta ekonomia atzeralditik ateratzen ari dela ondorioztatu dute hortik.

2010eko martxoaren 11
11:08
Entzun
Urtero bezala munduko aberatsenen zerrenda plazaratu berri du AEBetako Forbes aldizkariak, eta Carlos Slim enpresaburu mexikarra ageri da guztien buru 53.500 milioi dolarreko ondarearekin. Telekomunikazioen arloan aritzen da, batik bat, Slim, baina, bestelako negozioak ere baditu. Esaterako, The New York Times egunkari estatubatuarraren akziodun nagusietakoa da egun.

Urte askotan Bill Gates Microsofteko nagusia izan da Forbes zerrendan jaun eta jabe, baina aurten Slimek hartu dio aurrea. Lehendabiziko aldia Latinoamerikako norbait dela zerrendaburu. Gates bigarren lekuan ageri da aurten, eta Warren Buffet estatubatuarra da hirugarren.

Zerrenda mundu osoan mila milioi dolarretik gorako dirutza dutenekin osatzen du Forbes-ek, eta, ondorioz, urte batetik bestera aldatu egiten da zerrendako kideen kopurua. Iaz 793 izan ziren, eta aurten, berriz, 1.011. Igoera horretatik ondorioztatu du aldizkariak munduko ekonomia atzeralditik ateratzen ari dela. Zerrenda horretan emakumeak 89 baino ez dira. Agerian geratu den beste joera bat da zerrendako kideen artean gero eta gehiago direla Asiakoak, eta zehazki, Txinakoak.

Informazio zehatza eta zerrenda osoa =lhemen==http://www.forbes.com/2010/03/10/worlds-richest-people-slim-gates-buffett-billionaires-2010_land.html?boxes=Homepagetopspecialreports=l.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.