Formicako langileek elkarretaratze bat egin dute lantegia ixtearen aurka

2012ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Formica enpresako langileek adierazi dute lantegia ixtearen aurka «borrokan» jarraituko dutela. Galdakaoko (Bizkaia) lantegiaren jabe Fletcher Building Zeelanda Berriko taldeak lehengo astean iragarri zuenez, Galdakaoko lantegia ixteko asmoa du, «errentagarria» ez dela iritzita. Erabakiaren aurka, langileek elkarretaratze bat egin zuten atzo, lantegiaren atarian.

Egun, 200dik gora langile ditu Formicak, eta langile batzordearen arabera, Galdakaoko lantegia ixteko «inongo» arrazoirik ez dago: «Guk profesionaltasunez jarraitzen dugu lanean, eta lan karga nahikoarekin». Langileen artean beldurra zabaltzen aritzea leporatu dio zuzendaritzari. Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko diputazioari eta inguruko udalei, berriz, langileen alde jartzeko eskatu die, «hauteskunde interesei muzin eginda».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.