Frankiziek 4.000 lanpostu sortu dituzte Nafarroan
NAFARROA. Frankiziek 250 milioi euroko ekarpena egin zioten iaz Nafarroako ekonomiari, Erpasa Consulting enpresaren txosten baten arabera. Frankizien kopuruak gora egin zuen iaz Nafarroan, eta horrek 4.000 lanpostu sortzea ekarri zuen. 14 enpresa berri izan ziren; guztira, 1.067. Herrialde barruan nahiz nazioartean negozioa sustatu nahi duten enpresentzat lehen aukera izan da frankiziena urteko lehen hiruhilekoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu