Frantzia, Erresuma Batuaren eta kalifikazio agentzien kontra
Frantziako agintariek Erresuma Batuaren aurkako adierazpen gerra hasi dute, Frantzia luzera begirako zorraren kalifikazio gorena (AAA) galtzear delako. Herenegun Christian Noyer Frantziako Bankuko gobernadoreak esan zuen kalifikazio agentziek erabakiak arrazoi politikoetan oinarritzen dituztela, ez ekonomikoetan. Ekonomikoetan oinarrituz gero, Erresuma Batuari jaitsi behar diotela kalifikazioa. Atzo, François Baroin Finantza ministroak sua hauspotu zuen, Erresuma Batuaren egoera ekonomikoa «kezkagarria» dela esanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu