François Baroin Frantziako Gobernuko Ekonomia ministroak adierazi du " AEBetako ekonomiaren sendotasunean erabateko itxaropena" duela, nahiz eta bart Standard & Poors agentziak AEBei zorra ordaintzeko gaitasuna murriztu egin dion. "Standard & Poorsen nota iritzi bat baino ez da. Beste bi agentzia nagusiek —Moody's eta Fitch-ek— berretsi egin dute AEBek gaitasun handia dutela", esan du Baroinek RTL telebista katean.
Frantziako ministroaren ustez, AEBetako ekonomiari buruz zabaldutako zalantzek ez dute justifikaziorik, "ekonomia hark oinarri sendoak baititu. Adibidez, langabezia datu berriak aurreikusi baino hobeak dira".
Arlo pribatuko zorra da, Baroinen iritziz, "arazo nagusia, azkenean zor publikoari batzen zaiolako".