Atzo Frantziako Senatuak bezala, Asanblada Nazionalak gaur arratsaldean onartu du behin betiko erretreten erreforma. PSk helegitea sartu du eta Batzorde Konstituzionalak erabakia hartu beharko du; hiru bat astera izan daiteke.
Asanblada Nazionalean ere kontserbadoreek eta zentroko diputatuek egin dute egitasmoaren alde: 336 boto. Ezkerreko parlamentariek 233 batu dituzte. Senatuko emaitza 177-151 izan zen.
Erretiroaren adina 60 urtetik 62ra atzeratuko du Nicolas Sarkozyren (UMP) gobernuak, baita pentsioa oso-osorik jasotzeko eskubidea 65 urtetik 67ra ere.
Ekainean hasi zen erretreten erreformaren aurkako protesta, eta astez aste mobilizazioa azkartuz joan da. Baionan, esate batera, 10.000 lagun atera ziren kalera ekainaren 24ko manifestazioan, 15.000 irailaren 7koan eta 15.000az gora irailaren 24 eta urriaren 12koan.
Biharko ere protesta eguna deitu dute sindikatuek. Azaroaren 6an ere izango da. FO eta Solidaires sindikatuek ez beste guztiek egin dute bat deialdiekin.
munDUA
Frantziako Asanblada Nazionalak ere behin betiko onartu du erretreten erreforma
Erretiroaren adina 60 urtetik 62ra pasatuko da. Kontserbadoreek eta zentroko diputatuek aldeko 336 boto batu dituzte, ezkerrekoek kontrako 233. PSk helegitea sartu du eta Konstituzionalak erabakia hartu beharko du. Bihar ere protesta egingo dute sindikatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu