Sektore publikoko langileek eta pribatuko hainbat adarretakoek greba egin dute gaur Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, sindikatuek deituta. Frantziako Gobernuaren politika ekonomikoa eta hark erretretan egin nahi dituen erreformak salatu nahi dituzte. Batik bat, garraio eta hezkuntza arloetan nabaritu da lanuztea.
Baionan milaka lagun bildu dira goizean egin duten manifestazioan. CFDT, CGT, FO, FSU, Solidaires, UNSA eta LAB sindikatuek sustatu dute ekimena eta, haien arabera, bost mila pertsona elkartu dira. Zerbitzu publikoa, enplegua eta erretreta aldarrikatu dituzte.
Atzo, eskualde hauteskundeetan UMPk izandako emaitza txarrak direla-eta, Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak erretreta erreforma gauzatu behar zuen Lan ministroa kargutik kendu zuen: Xavier Darcos. Hain zuzen, Akitaniako eskualdean UMPko zerrendaburu izan da Darcos.
ekoNOMIA
Frantziako erreformen aurka greba egin dute Iparraldean
Garraio eta hezkuntza arloetan nabaritu da lanuztea, batik bat. Goizean milaka lagun bildu dira Baionako manifestazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu