Frantziako Gobernuak autogintza babestuko du
PARIS. Frantziako Gobernuak autogintza babesteko plana aurkeztuko du gaur. Gobernuak «erabateko babesa» ziurtatu du «garbiak eta berritzaileak» diren autoentzat. Duela bi aste PSA Peugeot-Citroen enpresak iragarri zuen 8.000 langile kaleratuko zituela, enpresa berregituratzeko plan batean oinarrituta. Sektore horretan 200.000 lagun ari dira gaur egun lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu