Frantziako Gobernuak atzera egin behar izan du CPE lehen lan kontratu legearekin, ikasle mugimenduak, sindikatuek eta ezkerreko oposizioak bultzatutako mobilizazio handien ondorioz. Izan ere, sektore horiek uste dute gazteak enplegura hurbiltzeko ez, baizik eta prekarizazioa areagotzeko balio zuela CPEk.
Behin lege hura atzera botata ordezko bat proposatu zuten atzo UMP Gobernuko alderdiko diputatuek Asanblean. Funtsean, dirulaguntzak aurreikusten ditu 16-25 urte arteko gazteei enplegua ematen dieten enpresaburuentzat.
Eskuineko UMP eta zentroko UDFren botoekin qurrerq egin zuen atzo lege horrek Asanblean. PS eta PCR ez dira ados proiektu berriarekin "aintzinako" formulak direlakoan, etq arazoa konpontzeko balio ez dutelakoan.
Gaur Legebiltzarreko goi ganberan, Senatuan, bozkatu dute, eta aurrera atera da UMPren eta UDFren botoekin.
Lehen lan kontratua
Frantziako Senatuak ere onartu du CPEren ordezke legea
Gizartean izaniko mobilizazio handien ondorioz Jacqes Chirac Frantziako presidenteak eta Dominique de Villepin lehen ministroak bertan behera utzitako CPEren ordezko legea aurrera atera da Frantziako Legebiltzarrean. Atzo Asanblean bozkatu eta onartu zuten; gaur Senatuaren txanda izan da. UMPren eta UDFren botoekin atera dute aurrera. "Zailtasunak" dituzten gazteei lehen enplegurako bidea erraztea da helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu