Finantzak

Frantziari 'A hirukoitza' kendu dio Standard & Poor's agentziak

Europako erreskate funtsak arriskuan jarri ditu Standard & Poor's kalifikazio agentziak, hainbat herrialderi kalifikazioa jaitsita. Frantziari 'A hirukoitza' kendu dio –Austriari ere bai–, eta AA+ mailan utzi du. Espainia, Italia eta Portugali ere jaitsi egin die kalifikazioa S&P agentziak.

2012ko urtarrilaren 13a
21:23
Entzun

Frantziako presidente Nicolas Sarkozyk gobernuaren premiazko bilerara deitu du, Standard&Poor's kalifikazio agentziak herrialdearen kreditu kalifikazioa AAA mailatik AA+ mailara jaitsi ostean. Neurri berean zigortu du S&Pk Austria. Frantziako Ekonomia ministro François Baroinek, dena den, neurri hori ez dela "katastrofea" esan du.

Espainiako kalifikazioa, berriz, bi maila jaitsiko du S&Pk, eta A mailan utzi. Italiakoa maila bat beherago utzi du, BBB+. Eta Portugalgoa are beherago, BB mailan.

Erabaki horiekin, Europako erreskate funtsa (440.000 milioi eurokoa) arriskuan jarri du Standard&Poor's kalifikazio agentziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.