Egoera ekonomikoa edozein dela ere xede bat dutela esan du Valerie Pecresse Frantziako Aurrekontu ministroak: defizita murriztea. Aurten BPGaren %5,7koa izango da, 2012an %4,5era jaitsi nahi dute eta 2013an %3ra. Nola lortu hori? Alde batetik, murrizketekin. Besteak beste, herrialdeak 30.000 enplegu publiko kenduko ditu 2012an, horietatik 14.000 hezkuntzan. Erretreta hartzen duten langileak ez ordezkatzea da horretarako erabiliko dituzten bideetako bat.
Gastuak gutxitzeaz gain, diru sarrerak gehitu beharra ere badu, ordea. Zerga batzuk aldatuta eta beste batzuk indarrean jarrita, 3.000 milioi euro lortu nahi ditu: 500.000 eurotik gorako irabaziak dituztenek %3ko zerga izango dute; edari azukredunen lata bakoitzak, zentimo batekoa; 60.000 tona karbono dioxido baino gehiago isurtzen duten enpresek ere ordaindu egin beharko dute, fakturazioaren %0,08 eta %0,12 artean. 2012an soilik egongo da martxan azken tasa hori. Datorren urterako aurrekontuen berri emateko egindako agerraldian aurkeztu zituen neurriak Pecresse ministroak.
Aurrekontuak
Freskagarriek zerga berezi bat izango dute Iparraldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu