Ekonomia

Fundiciones Aurrerako langile ohi bat hil da, amiantoaren eraginez

Asviamiek mineral hautsak eragindako 14 heriotza zenbatu ditu urtea hasi zenetik, baina kopurua handiagoa dela uste du.

Miren Garate.
2013ko azaroaren 28a
14:06
Entzun

U.F.R. Fundiciones Aurrerako langile ohia asteartean hil zen, pleurako minbiziaren eraginez. Asviamie amiantoaren biktimen elkarteak adierazi duenez, 1956. eta 1993. urteen artean aritu zen langilea enpresa horretan, eta amiantoa zegoen lantegian. Urtea hasi zenetik mineral hautsaren eraginez hildako 14 lagun zenbatu ditu Asviamiek. Hala ere, kopurua handiago dela uste du.

"Aurreko hamarkadetan amiantoaren presentzia jasan zuten langileen erregistro erreal bat egongo balitz, eta Osakidetzak bere betebeharra bete eta gaixotasunen laneko jatorriari buruzko susmoen berri emango balu, hamar aldiz handiagoa izango litzateke hildakoen kopurua", adierazi du. Elkartearen arabera, gutxienez 2040. urtera arte jarraituko du jendeak hiltzen amiantoaren eraginez.

Asteartean hildako langilearen kasuan, Asviamiek lagundu zion laneko gaixotasunak eragindako lanerako ezintasun iraunkorra eskatzen, baina haren ebazpenaren berri izan aurretik hil da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.