EAEko Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen 2009ko soldata igoera onartu du Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak. Eta krisiaren arrastorik gabe: akordioak 2008 urtean adostutako soldata bateratuarekiko % 3,5eko igoera orokorra aurreikusten du 2009rako. Soldata igoera zuzena %3koa izango da, horrenbestez, iazko Kontsumorako Prezioen Indize (KPI) tasa baino handiagoa.
Soldata igoerak Administrazio Orokorraren langile funtzionarioei eta laboralei eragingo die: Osakidetzakoei, Ertzaintzako eta Herrizaingo Saileko langileei, irakaskuntzan dihardutenei eta Hezkuntza Saileko irakasle eta langile laboralei, baita erlijio irakaskuntzan dihardutenei ere eta Justizia Administrazioko langile funtzionarioei.
Ekonomia
Funtzionarioen soldata % 3 igoko du Eusko Jaurlaritzak
Igoera iazko KPI tasaren gainetik dago. Besteak beste Osakidetzako, Ertzaintzako eta Herrizaingo Saileko langileei eragingo die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu