Funveran ELAk amore eman duela dio LABek

Langileen borroka «eredugarria» izan dela uste du, baina amaiera «negargarria» izan duela gaineratu du

Erredakzioa
Iruña
2010eko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Astelehenean, Funverako langileen gehiengoak -70 alde, 16 aurka, 10 zuri, 51 abstentzio-greba mugagabea amaitzea eta zuzendaritzaren azken proposamena onartzea erabaki zuen. LABek gogor kritikatu duELAk izan duen jarrera: «Irabazteko aukera handiak zeuden unean, ELAk amore eman eta ordura arteko ahalegin guztia pikutara bidali du». LABen ustez, «enpresa oso urduri zegoen», eta grebari eutsiz gero, aukera handiak zeuden kaleratutako 47 langileak lanera itzultzeko.

LABek gogorarazi du urtarrilaren 18an egindako bileran, grebarekin jarraituz gero enpresa kolokan egon zitekeela mehatxatu zuela. Ondoren, ordura artebi sindikatuen artean egondako adostasuna hautsi eta grebari buruzko bozketa egiteko proposatu zuen ELAk. LABen aburuz, bozketa hark ez zuen zentzurik urtarrilaren 5ean grebarekin jarraitzea erabaki zutelako langileek. Bi sindikatuek kaleratuak lanera itzultzeko proposamena berretsi zuten.

Ostegunean bilerara deitu zituen enpresak eta hurrengo lau urteetan kaleratuak kontratatzeko aukera eta lau txanda kontratu egitea proposatu zuen. LABen aburuz, grebarekin jarraitu ordez, eskaintza onartu zuen. ELAk astelehenean azpimarratu zuen langileen gehiengo handi bat akordio horren alde azaldu dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.