Funverari emandako hitza betetzeko esan dio LABek

2011ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
BERA. 2010etik 2013ra bitartean langileak kontratatu behar izanez gero, espedienteen bidez kaleratutakoek lehentasuna izatea adostu zuten Berako Funverako zuzendaritzak eta sindikatuek. Orain artean hala izan dela esan du LABek, bi kasutan izan ezik. «Arrazoi ideologikoak egon direla uste dugu; horietako bat LABeko ordezkari izana, esaterako», azaldu du sindikatuak. Emandako hitza bete dezan eskatzeko elkarretaratzea egingo du gaur eguerdian, enpresa aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.