EKONOMIA

FVEMek dio ontzigintza desagertzear dela 'tax lease' sistema berri bat jarri ezean

Proiektu berrietarako finantzabidea falta dela ohartarazi du.

Berria.info
2013ko urriaren 15a
14:48
Entzun

Neurri berririk ez dator, eta finantzabidea blokeatuta dago. Bi faktore horiek kontuan hartuta, ontzigintza sektorearen zati handi bat desagertzeko arriskuan ikusten du FVEM Bizkaiko metalgintza enpresen federazioak. Tax lease sistema berria martxan jartzeko eskatu du.

FVEMek gogoratu du Europako Batzordeak bertan behera utzi zuela lehengo hobari fiskalen sistema, tax lease deitutakoa. Horrek "zalantza egoera sakona" eragin duela adierazi du. "Egoerak uxatu egiten ditu bankuak, ontzijabeak nahiz inbertsiogileak". Tax lease sistemak segurtasun juridikoa eragin behar lukeela nabarmendu du.

Federazioaren esanetan, proiektu berrietarako ez dute finantzabiderik, eta horrek arriskuan jartzen ditu sektorea eta enplegua. Hala, "finantzaketa partekatua" errazteko eskatu du, "eta beharrezko izanez gero, banka publikoa erabiltzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.