Datorren astera eta azarora atzeratu dituzte euroguneko zorraren krisiaren kontrako neurriak. Goi bileretako ohiko hitzekin amaitu zuten G20koen finantza ministroen bi eguneko bilera, Parisen: konpromisoa dutela beharrezko neurri guztiak hartzeko, «bankuen eta finantza sistemaren egonkortasunari eusteko». Banku zentralek finantza erakundeei dirua eskaintzen jarraituko dute, likidezia bermatzeko.
Europako Batasuneko agintariek goi bilera egingo dute datorren igandean; G20koak, berriz, azaroan bilduko dira, Cannesen (Frantzia). François Baroin Frantziako Finantza ministroaren esanetan, «funtsezko neurriak» onartuko dituzte gaur zortzi.
G20koek euroguneko agintariei eskatu diete «plan zabal bat» egin dezatela zorraren krisiari aurre egiteko. Hiru oinarri izango lituzke: Greziarentzat beste erreskate bat egitea; haren zorraren zuloa estaltzeko bankuei laguntzak ematea; eta EFSF funtsa indartzea.
G20koek «plan zabala» eskatu diote Europari, zorraren krisiari aurre egiteko
Datorren igandeko goi bileran «funtsezko neurriak» hartuko dituztela esan du François Baroinek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu