G8koek hazkundeaz hitz egitea nahi dute Obamak eta Hollandek

Merkel konbentzitu beharko dute, murrizketak arintzeko eta ekonomia suspertzeko

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Murrizketak eta hazkundea bateratzeari buruz hitz egin nahi dute Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak eta François Hollande Frantziakoak G8koen goi bileran, Camp Daviden, Washingtonen. Bi agintariek bilera egin zuten atzo Etxe Zurian, G8koen goi bilera hasi aurretik. Goi bilera gaur amaituko da.

Euroguneko krisia izango da G8koen goi bilerako ardatzetako bat. Hala onartu du AEBetako Gobernuak. Obamak uste du AEBen eredua baliagarria dela Europako Batasunarentzat. «Ikuspuntu orekatua» behar du, esan zuen Europaz: alde batetik, neurritasuna eta defizitaren kontrola; bestetik, hazkundea eta enplegua sortzea, «programa indartsu baten bitartez».

Murrizketak lasaitzeko eta hazkundea bultzatzeko, baina, Obamak eta Hollandek Angela Merkel Alemaniako kantzilerra konbentzitu beharko dute. Ondoan izango dituzte David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa eta Mario Monti Italiakoa.

AEBek, Alemaniak, Erresuma Batuak, Errusiak, Frantziak, Italiak, Japoniak eta Kanadak osatzen dute G8 taldea. Krisia eta gero taldeak garrantzia galdu du eta G20koena indartu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.