Ekonomia

Gaia satelitearen eraikuntzan aritu dira hiru euskal enpresa

Bost urtean 1.000 milioi izarren datuak jasoko ditu Europako Espazio Agentziaren Gaia sateliteak. Hura eraikitzen parte hartu dute hamasei herrialdetako berrogei enpresak, tartean Euskal Herriko Sener, Nuter eta CTA. Bideoa: gaur goizean jaurti dutenekoa (ESA).

xabier martin
2013ko abenduaren 19a
16:54
Entzun

Europan sekula egin den teleskopio konplexuena da Gaia, Europako Espazio Agentziaren proiektu izarra. Espazioratu eta gero, bost urtean izarren informazioa jasotzen arituko da; 1.000 milioi izar aztertzeko gaitasuna izango du. Begien bistakoa da satelitearen konplexutasuna, eta eraiki duten Europako enpresen kopuruak ere neurria ematen dio proiektuari.

Hamasei herrialdetako berrogei enpresak parte hartu dute, tartean Sener, Nuter eta CTA, Euskal Herrikoa. Sener da zeregin garrantzitsuena duena, eguzki babeslea eraikitzeko kontratu nagusia lortu baitu. Teleskopioaren bigarren mailako ispiluen kokapenarekin lotutako mekanismoaren arduraduna izan da, halaber.

Senerren bidez sartu dira Gaiaren proiektuan Nuter eta CTA, zorroztasun handiko osagaien hornitzaileak bata eta bestea. Sener da, era berean, Hegan Euskal Aeronautika Klusterraren fundatzaileetako bat. Kluster horretan dauden enpresek 51 milioi euro fakturatu dituzte aurten espazioaren azpisektorean, eta %5 hazi da atal horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.