Enpresak

Gaizki hasi arren, urte ona espero du Bilboko Portuak

Urtarrileko eta otsaileko denboraleen eraginez, lehen hiruhilekoan %6 murriztu da trafikoa.

BIlboko portua, urtarrilean. PORTU AGINTARITZA
Miren Garate.
2014ko apirilaren 9a
07:49
Entzun

Petrolio ontziek bertan behera utzi zituzten eskalak eguraldi gaiztoak eraginda, baina Asier Atutxa Bilboko Portu Agintaritzako presidenteak dio atzerapenez bada ere eskala horiek izango direla, datozen asteotan.

Aurten %2 inguruko hazkundea zuen iragarrita portuak, eta eutsi egiten dio kopuruari. "Enpresekin ari gara hitz egiten eta kalkuluak berriro egin ditugu, goraka". Iaz ere %2,25 hazi zen garraioa. "Uste dut krisitik ateratzen hasi garela, bi urtean jarraian %2 baino gehiago haztea tona asko dira, ez azken momentuan sartutako ontzi bat".

Ohiko merkantziaren garraioa %22 hazi da lehen hiruhilekoan, eta containerretako merkantziarena %4.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.