1Bilketa. Aurten zerga bilketa %3 handituko zela kalkulatu zuten duela urtebete Jaurlaritzak eta diputazioek, baina aurreikuspena ez da beteko. Are gehiago, iaz baino diru gutxiago bilduko dute. Irailera bitartean bilketa %7,1 jaitsi zen Araban, %2,2 Bizkaian eta %2,1 Gipuzkoan.
2Defizita. Aurten BPGaren %1,5 arteko defizita baimenduta dauka Jaurlaritzak, eta betetzeko moduan dagoela dio. Datorren urtean, ordea, %0,7koa baizik ez. 500 milioi gutxiago gastatu ahal izatea dakar horrek.
3Zorra. Ibarretxeren azken hilabeteetatik abiatuta sekulako igoera izan du Jaurlaritzaren zorra,: 2008 amaieran 990 milioiren zorra zena 7.000 milioirena izango da abenduan. Horrek dakar interesetan 700 milioi euro pagatu behar izatea 2013an.
Gakoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu