Gamesak 197 haize errota egingo ditu Txinarako
MADRIL. Txinako Guangdong Nuclear Wind Power, Datang Renewable Power eta Henan Weite Wind Power enpresak dorrerik gabeko 197 haize errotaz hornitzeko kontratua lortu du Gamesak. Guztira, 251 megawatteko potentzia sortzeko gaitasuna dute haize errota horiek guztiek. Txinako hainbat konpainiarekin akordio estrategikoak sinatu eta hilabetera iritsi zaizkio eskaera horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu