Gamesarentzat India produkzio leku estrategikoa bihurtu da, eta 2010. urtean 60 milioi inbertituko ditu herrialde horretan, lantegi berriak sortzeko. Gaur egun, Gamesaren salmenten %8 dira Indian ekoizten direnak, eta aurten pala planta bat irekitzea aurreikusten du Gujarat esatatua, ipar-mendebaldean. 2011 eta 2013 urteak bitartean Indian salmentak %166 handitzea espero du Gamesak.
Aurten Indian 100 ingeniero gehiago gehitzea espero du Gamesak, I+G arloan. Iaz ia bost bider handitu ziren Gamesak Indian duen langile kopurua, eta zuzenean 330 enplegu sortu ditu.