Gamesak aerosorgailuak egingo ditu Egiptorako
GASTEIZ. Egiptoko NREA konpainiarekin hitzarmen bat sinatu du Gamesak. Ehun aerosorgailu egingo ditu herrialderako, eta bakoitzak bi megawatt ekoizteko gaitasuna izango du. Datorren urtean hasiko da egiten, eta 2013an entregatzea da asmoa. Instalatze eta mantentze lanekin ere Gamesa arduratuko da, bost urtean. Ez du jakinarazi kontratuak zenbateko balioa duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu